Hegazti bat naiz , hegazti bat naiz
Bi besoak galdu nituen baina orain hegalak erne zaizkit eta
Banoa ezezagun zaidan horren muina ezagutzera , banoa , hegaka.
Banoa , koldarrik ausartenak duen determinazioaz banoa
Eta lurretik jarraitu behar badut ez zait batere inporta , izango naiz ziur narrasti guztien lagun
Auskalo zein den bihar nire oskol berria , muina da behinena
Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea
Narrasti bat naiz , narrasti bat naiz pozoitsua sormena bezain
Badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea
Horregatikan sabelean etorkizuna nabil zatika erruten eta letaginak zorrozten
Auskalo zein den bihar nire oskol berria muina da behinena
Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea
Azala aldatzeak, senak