Hegazti bat naiz , hegazti bat naiz Bi besoak galdu nituen baina orain hegalak erne zaizkit eta Banoa ezezagun zaidan horren muina ezagutzera , banoa , hegaka. Banoa , koldarrik ausartenak duen determinazioaz banoa Eta lurretik jarraitu behar badut ez zait batere inporta , izango naiz ziur narrasti guztien lagun Auskalo zein den bihar nire oskol berria , muina da behinena Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea Narrasti bat naiz , narrasti bat naiz pozoitsua sormena bezain Badakit zein den lohiak uzten duen aho-zaporea Horregatikan sabelean etorkizuna nabil zatika erruten eta letaginak zorrozten Auskalo zein den bihar nire oskol berria muina da behinena Azala aldatzeak egiten du sugea suge izatea Azala aldatzeak, senak