Zazpi urte geldirik iragan nituen nik , ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana
Hark berehala galdetu zidan: zertarako makuluak? nik erantzun : elbarria naiz
Ez nau batere harritzen izan ziren haren hitzak : saiatu zaitez ibiltzen
Tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak , tramankulu hauek dira zure traba nagusia
Ausartu zaite , saia ibiltzen , narras zaite lau hankatan
Munstro bat zirudien barrezka ozen , krudel , bi makuluak hartzen
Nire bizkarraren kontra pausutzeaz batera , morroiak barreari ezin eutsiz bota zituen sutara
Orain banabil , orain badakit , orain sendatuta nago ; barre algara akuilu batek osatu ninduelako
Zenbaitetan bakarrik, makilak ikustean , ordu batzuz soilik motelago nabil
Baina ibili banabil orain banabil