Zazpi urte geldirik iragan nituen nik , ezin eman pausorik. Jo sendagilearengana Hark berehala galdetu zidan: zertarako makuluak? nik erantzun : elbarria naiz Ez nau batere harritzen izan ziren haren hitzak : saiatu zaitez ibiltzen Tramankulu hauek dira ibiltzen uzten ez dizutenak , tramankulu hauek dira zure traba nagusia Ausartu zaite , saia ibiltzen , narras zaite lau hankatan Munstro bat zirudien barrezka ozen , krudel , bi makuluak hartzen Nire bizkarraren kontra pausutzeaz batera , morroiak barreari ezin eutsiz bota zituen sutara Orain banabil , orain badakit , orain sendatuta nago ; barre algara akuilu batek osatu ninduelako Zenbaitetan bakarrik, makilak ikustean , ordu batzuz soilik motelago nabil Baina ibili banabil orain banabil