Zuk diozu erlojua , nik eskuburdina : zain dagoena beti zeozeren zain egongo da
Zuk diozu etorkizuna , nik beste gezurren bat : historia-liburuen zama gure sinesmenetan
Zuk diozu helmuga , ni haratago noa , haren ondorengoaz ohartuta:
Garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda
Zuk diozu argia , eta nik haren itzala : kanpoan denak ere bihotz zati bat uzten du barruan
Guk diogu bakea , guk erabakitzea : bidea norabide hitzaren erdi soil bat delako
Zuk diozu helmuga ni haratago noa haren ondorengoaz ohartuta:
Garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda
Troiako zaldi bildumarekin bete ditugu gure kortak
Gure lorpenen kontra altxatzera kondenaturiko gerrilla gara.