Berri Txarrak - Guda lyrics

Published

0 86 0

Berri Txarrak - Guda lyrics

Zuk diozu erlojua , nik eskuburdina : zain dagoena beti zeozeren zain egongo da Zuk diozu etorkizuna , nik beste gezurren bat : historia-liburuen zama gure sinesmenetan Zuk diozu helmuga , ni haratago noa , haren ondorengoaz ohartuta: Garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda Zuk diozu argia , eta nik haren itzala : kanpoan denak ere bihotz zati bat uzten du barruan Guk diogu bakea , guk erabakitzea : bidea norabide hitzaren erdi soil bat delako Zuk diozu helmuga ni haratago noa haren ondorengoaz ohartuta: Garaipenaren ondotik hasiko baita guretzat benetako guda Troiako zaldi bildumarekin bete ditugu gure kortak Gure lorpenen kontra altxatzera kondenaturiko gerrilla gara.