Pantxoa eta peio - Lepoan hartu ta segi aurrera lyrics

Published

0 245 0

Pantxoa eta peio - Lepoan hartu ta segi aurrera lyrics

Paroles de la chanson Lepoan Hartu Ta Segi Aurrera : La-la-ra La-la-ra la-la la-la-ra Lepoan hartu ta segi aurrera! Lepoan hartu ta segi aurrera! Gazte bat lurrean aurkitu dugu Lore gorriz beterik kolkoa... Burdiñen artetik igesi dator Euskal gazteriaren oihua! Mutilak, eskuak elgar gurutza! Ekin ta bultza denak batera! Bidean anaia erortzen bazaik Lepoan hartu ta segi aurrera! La-la-ra La-la-ra la-la la-la-ra Lepoan hartu ta segi aurrera! Lepoan hartu ta segi aurrera!(x2) Ez dugu beldurrik, ez dugu lotsarik Nor geran, zer geran aitortzeko! Ez gaituk lapurrak, ez eta zakurrak Kataiaz loturik ibiltzeko! Gizonak bagera, jo zagun aurrera Gure herriaren jabe egin arte! Askatasunaren hegal azpian Kabia egiten ohituak gare! Ibiltzen aspaldi ikasia dugu Otsoak eskutik hartu gabe La-la-ra La-la-ra la-la la-la-ra Lepoan hartu ta segi aurrera! Lepoan hartu ta segi aurrera!(x2) Arrotzek ezpataz hil nahi ba naute Izituko gaituztelakoan Zutitu ta euskeraz mintzatuko naiz Nere hiltzailearen aurrean! Mutilak, ez gero nigarrik egin Erortzen banaiz gau ilunean Izar berri bat piztutzera noa Euskal Herriko zeru gainean... Euskal Herriko zeru gainean... Euskal Herriko zeru gainean... La-la-ra La-la-ra la-la la-la-ra Lepoan hartu ta segi aurrera! Lepoan hartu ta segi aurrera!(x2)