Oskorri - Insumisoarena lyrics

Published

0 144 0

Oskorri - Insumisoarena lyrics

Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan? Amodio gutunik / etzegok giretan Militarren ohar bat? / bitxia benetan Bidali duenari / eramaiok bueltan Natural sentitzen dut / egiten dudana Eta natural egin / sentitzen dudana Insumiso egin naiz / horitxe da dana Ahaztu gabe guztioi / muxu handi bana Nigarrez ari zara / ama maite hori Ba omen nuen beste / ankera ugari Nola obedituko / diot eroari Ez badizut jadanik / obeditzen zuri? Ene kolega maite / beldurtia haiz hi Aholkuak ematen / ez hadila hasi Kartzelara noala / diostak itsusi Etor hadi bisitan / txorizo ta guzti Funtzionari zoli / ene kartzelero Juezen sententzia / txikien borrero Ezin nauzu hain errez / bihurtu numero Kantari esnatzen naiz / goizero goizero