Mendeku Itxua - Lehortu Gabeko Malkoak lyrics

Published

0 145 0

Mendeku Itxua - Lehortu Gabeko Malkoak lyrics

Joan zaizkidan garaiez Oroitzen naizenean Tristuraz betetzen zaizkit begiak Eta nire barnean Utzitako hutsunea Ezin bete izango da inoiz Kaletik noanean Ikusten dudan orok Zure irudia dakarkit burura Ta bakardadearen Amildegi hotzean Behin ta berriz erortzen naiz gauetan Gogoan dut Igarotako une bakoitza Ezin ahaztu Zure irrifar goxoa Badakizu Niretzat zu dena zarela Betirako Gordeko zaitut bihotzean Hala ere Argi izpi bat urrunean Etsi gabe Jarraituko dut nire bidean Oroitzen dut Behin niretzat izen zinela Helduko da Berriz sentitzeko eguna