Mugak hautsi nahi nituen hautsarekin, Distantzi denak lehertu Hitz neurtuekin, Noizbait ulertua sentitu zugatik, Bakardadeari ihes egin,ihes egin. Nire egiak biluztuz kantu batekin, Zugana heldu nahi nuen metaforekin Baina ikasi izan dut eziz-ezi, Ezinetan itotzen naizela, Nire egunak galduetan nabil. Hegan egin nahi genuen Hodei ertzetan, Eta harkaitz bat lotu ziguten Bortzaz hanketan, Eta neu jarraitzen dut zutik ametsetan, Kantuz ilargiari gauetan. Nire egunak galduetan, Argi bila kantuetan beti. Izandako portuetan, Nire egunak galduetan Argi bila,argi bila kantuetan.