Kartzarot - Zure Deia Watsapean lyrics

Published

0 134 0

Kartzarot - Zure Deia Watsapean lyrics

Alkarrekin bat ginanean Ardao eta larrosen sasoi haretan Denpora astiroago pasatzen zanean Gure baitan ekaitza egoanean Gutun eta deien denporak ziran Begietara begitu eta ulertzekoak Besarkatzeko eta xuxurlatzekoak Derrigor amaitu behar ziranak Eta egun batetik bestera joan ziran Joan ziran Urte pilo bat pasatu dira Baina gogoratu zaitut nik askotan Otsoaren begi ilun eta sarkorrak Dardara eragiten eustienak Inoiz euki neban deitzeko asmoa Zelan joango jatzu bizitza? Entzun dot seme-alabak daukazuzala Zugaz bizi dana berezia dala Benetan dinotsut poztuten nauala Baina halako batean Zure deia watsapean Zelan joatzu bizitza? Geratuko ete gara, geratuko ete gara? Eta taupadak topera Joan nintzan zugana Ikusi eta berehala Ginan maiteminduak Garai haretan bezala Gaur zurekin nago, bizitza pasetan Lagun barriekaz, hainbat kontzertutan Bete barik itzi genduzan ametsak Hogei urte beranduago betetzeko Asmoagaz Barriro gure arteko irribarreak Gure berbarik bako mezu ezkutuak Denpora hareetako erreferentziak Gure bizitzako unerik politenak Baina halako batean Zure deia watsapean Zelan joatzu bizitza? Geratuko ete gara, geratuko ete gara? Ea taupadak topera Joan nintzan zugana Ikusi eta berehala Ginan maiteminduak Garai haretan bezala