Isildu zaigu eguna Larre ondoan asuna Zure gomuta saminagoa Bihotz nereko kutuna Eperra garitzan kanta Ehizeko zakurra zaunka Teilatu gorriari dario Nigar eta odol tanta Belar gainean bildotsa Haizeak leun du hotsa Etsai-urratsen zarata hitsa Gorrotoaren ostotsa Oilarrak harro kalparra Zezena ez da koldarra Espaina aldean preso daukate Nire senargai zangarra Eder basoan haritza Pagoa lerden bortitza Bazter hauetan zenbait jaunskilok Errez jan ohi du bere hitza Ibaia dator uholde Haizea uraren golde Euskal andra gizonen odola Ez da ixuriko debalde Sagarrak daude ustelak Mikaztu dira upelak Lehengo aldean orain gara gu Abertzale txit epelak Udako sasoiak uzta Larrean eder irusta Nire bularra zik laztan ezik Ximelduriko masusta Artoa zaigu zoritu Sagarrondoak gorritu Zu noiz itzuli itxaropena Ez zait gogotik akitu Euriak mardul dario Elurrak dirudi liho Nire bihotzak ez dezaizuke Sekula esan adio Usoak dira igaro Basoak dirau oparo Nire magal gozoa dukezu Zatozkenean abaro Zelaiak badu hesia Ereina dugu hazia Nire erraietan ernatuko da Askazi ezin-hezia