Mikel Laboa - Antzinako bihotz lyrics

Published

0 232 0

Mikel Laboa - Antzinako bihotz lyrics

Bihotz, buztinezko Bihotz Etxe ttiki bat zara Ahula, hauskorra, lau gelatako; Lau, lau gelatan Bihotz Zenbat mamu dauzkazun Nola ikaratzen zaren, gauean; Gau, gau batzutan Bihotz Hautsi egiten zara Lurrera jausi eltzetxo baten gisan; Bihotz, jausitako Bihotz Ari zara intzirika Kexu zara, negar zara, oi Bihotz; Zer, zer diozu Bihotz Ez zaitut konprenitzen Zure hitza arrotza zait, bitxia; Zeit, Einsamen Helian Abens grauen flammendes (Denbora, Helian bakartia Iluntzea, grisa, lamatan) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz; Der Tod ist ein Meister Und du, zur Linken, du (Heriotza maisu bat da Eta zu, siniestroa zu) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz; Der, des menschen Sinn Von zweifeln voll (Gizonen patua Dudaz betea) Ez zaitut konprenitzen, oi ene Bihotz; Bihotz, antzinako Bihotz Ez al zara zaharregi Eta ilun, eta itsu, barregarri; Ilun, ez da dena ilun Begirazazu leihotik Ikustazu baso hori,berdatzen; Berde,zein berde dauden Basoko garo zuhaitzak Zein ixil eta lasai, arratsean; Arrats, arrats hontan Baso Hartzazu ene Bihotza Buztinetik sortua da, zu bezala