Zabaldutako zaborra bildu ezean Etorkizuna beltz etortzen zait gainera Aurrerakuntzaren bide hauskor honetan Atzeraka joan nahi ote dugun galdetzen dut nik Baimenik gabe guretzat hartu duguna Guztion etsai bihur daiteke oraingoan Honen aurrean armak alperrik dira Irtenbiderik gabe umezurtz geldituko gera Bide iluna, mundu galduan Axolagabekeriaren babesean Atzerantz garaman aurrerakuntzaren zama Ez ote dugu gehiegi? Zikinkerian itota bukatu behar al dugu? Ezer egin ezean geroa beltz dugu! Ez haiz ohartzen Eroso hagon bitartean Kanpoan gertatzen direnaz Gure etxea Denontzat izan beharrean Suntsipenera doa zuzenean Bide iluna