Triste zaudenean goibelduta Begiak itxi eta amets egiten duzu Kolore artean esnatuaz Ohe hutsaren berotasun faltsuan Kalean barrena ormetako Pintada gorriz laztanduaz eskua Jada ulertu dut behin eta berriz Garbitu arren zikinik dagoela Eta nire artean pentsatzen dut Entzuten diren gezur denen egiaz Dena da polita desberdina Begi aurrean ikusten ez duguna Badakit urruti zu sentitu arren Sarri oroitzen zarela Inoiz ez duzula aukerarik izan Bake eta guda hautatzeko Berandu da horretarako Behar zaitut laztana Bihotzaren taupada.