Argiak piztuta topatzen ditut Kalera irteten naizen orduan Iluntzean nork pizten ote ditu Argi horiek izkutuan. Atzo itzaltzen ikusi nituen Goizean lanerantz nindoala Gaua erretiratzen hasia zen Eguzkia argitzen zela. Argiak onak dira, Jakin nahi nuke nola Jakin nahi nuke nor zen Pizten dituen, jakin nahi nuke... Nola pizten diren Jakin nahi nuke.. Ametsak pizteko eta esperantzak Ilunetarako argiak Batak beztearen Begietan ere desioak ikusteko argiak. Jakin nahi nuke, Argiak pizten, jakin nahi nuke.. Jakin nahi nuke, Nola pizten diren.. Gogoak ere hirietako argi Antzera piztu daitezen Gure gauetan...