Idi Bihotz - Hondarraren Jauna lyrics

Published

0 399 0

Idi Bihotz - Hondarraren Jauna lyrics

Berriro ekarri dit goizak Bizi dudan ohitura zaharra Denboraren esklabu naiz Egun berri gorria jasangaitz egiten zait Ehizengazkin daramat taupada moduan Bonbaketa ene buruan Ostia txarra ez dit kendu urak Eta irratian zortzietako sinfonia Lauoinkatuz beharrera Hobe esanda lehoitegira Ea nork egingo ote dizkidan Lehen orroa eta egunaren lehen hozkada Erlojuaren orratzak taupada moduan Aiztokadak ene buruan Lehertzear daukat ene barnea Denboraren esklabu leiala naiz Ni naiz, ni naiz, ni naiz, ni naiz, inoiz, inoiz ez da izan hondarrik gabe gure bizitzaren jauna Baina denbora ez da ezer ere ni gabe ez badiot buelta nik ematen Denboraren presozain al naiz?