Begiztatuz ene esku latzetan Lanaren isla gaziak Galdu da umetasuna Esan non den orain jolase mundua Niretzat hain ezkutua, hain ezezaguna da Hain da, non dago? Handi-mandiek lapurtu egin dabez Zurezko zaldi txuri polittek Zaila, hain da bizia Honen ordez meatz beltz gordinek Dute omen alderdi guztien Eta zaila, hain da zaila ekina Noa, zinez noa, alaitasunez noa Umetasunera Umetasun kimu berri horiek Ahantzitako anpulu ilunek Opari lez honako hau dakarte Alaitasuna, honako hau dakarkigute Hau da, hau bai bai bai bai bai bai, erregalia Noa, zinez noa alaitasunez noa Umea izatera Noa umegaia izatera, maitasun osoz noa Ume lez jolastera Adeitasunez noa, zinez noa Alaitasunez noa, zinez noa, umetasun honetan