Berri Txarrak - Gezur bat mila aldiz lyrics

Published

0 89 0

Berri Txarrak - Gezur bat mila aldiz lyrics

Gezur bat, egia galdu bat gezur bat Esan gezur bat mila aldiz errepikatu hitzetz hitz handik gutxira ikusi egia bihurtzen Loreak beltzak dira hemen eta aldez aurretik dakigu zer usain duten maitaleentzako jaio ote diren edota hilerri hotz baten ustelduko diren Esan egia bat mila aldiz errepikatu hitzez hitz haien ahotan ikusi gezur bihurtzen Eguzkia pribatu da hemen eta aldez aurretik dakigu zer asmo duen nor berotu eta nori egarri eman nor argitu eta nor itsutu nahi zein inar gaiztoz kixkali nor itzalez erahil itzaletan hil behin eta berriz Sinisten dudanaren zerrendan zalantzak daude hasieran iritzien laberinto honetan zein ez da galdu galderatan? Ikurrak helduek egindako marrazki traketsak direnez izan zeure ikur eta marraztu heldurik gabeko mundu bat Egia galdu bat, gezur bat behin eta berriz