Berri Txarrak - Kezkak lyrics

Published

0 114 0

Berri Txarrak - Kezkak lyrics

Artozkira ez da gutunik heltzen ez eta laguntzarik Afrikara Armak bai, armak bai zibilizaziotik lehengai merkearen truke haurrek irakurtzen ez eta tiro egiten ikas dezaten beste ezer baino lehen beste edozer baino lehen Kezkak Herri batzuek beste herri baten historia ikasten dute eta herri batzuek beste herri baten historia idatzi ere bai Gauez egindako erasoetan misilek su artifizialak dirudite telebistako pantailan eta Lizartzako sarreran "herri ilegala" jartzen du kartel urdinetan Akordez hesitu ditut nire kezkak eta erantzunik ez dut, galderak hamar mila Kabroi batek egin dezakeen min guztia Bizi bat daramagu beste bizi baten bila