Iluntasunean argia ikusi zuen Txirotasuna amaigabeko lurraldean. Ixiltasunak dena entzun zuen Eta ezerretik sortua izan zinen. (Bis) Maitasunaren fruitu izan dena Gorrotoaren esklabu bihurtu da. Indartsuenaren menpean zaude Eta ahulenak alboan erortzen. (Bis) Pobrezia! Da jende honek duena. Justizia! Zein ote da hiltzaile, Negarren jabe? Gobernuak! Nola joka dezake! Itsua da! Lurraldea hildakoz apaintzen ari da!! Lurrean etzanda hezur multzo bat dardarrez Tristuraz beterik ditu begiak negarrez. Pobrezia! Da jende honek duena. Justizia! Zein ote da hiltzaile, Negarren jabe? Gobernuak! Nola joka dezake! Itsua da! Lurraldea hildakoz apaintzen ari da!!