Jada, hogei urte pasa dira Etxera itzultzeko garaia da. Orain dudan herri mina Momentu gutxi batzu joango da. Zuk dituzun mendi eta bailarak, Ibai ta leizeak. Guztiak pentsamenduan gordeta Han hemenka galduta. Lurralde heze maindire orlegiz estalia Zure ipar haizeak ematen digu indarra. Aita ta anaiak egur bila Ama sutondoan eserita Ni ikusteko esperantza Dagoeneko galdurikan dauka. Sutondotik leihora urbildu da Semea badator. Dena utzita kalera irten da Pozaz besarkatzeko. Lurralde heze maindire orlegiz estalia Zure ipar haizeak babesten du herria Lurralde heze maindire orlegiz estalia Zure ipar haizeak ematen digu indarra! Etxea, bizitza, jendea eta EUSKAL HERRIA!