Direnak eta dudak, ta daudenak eta dudak Inoiz egongo ez direnak, agertutakoak Bidea pasatu orduko milaka ordu galdu Naizena eta dudak, ez naizena eta dudak ta Erdituko ditudanak ta izango ez direnak Orriak kontatu orduko gehiago beharko ditut orain Soldata eta dudak, ta teloiak eta dudak ta Inoiz egingo ez direnak, ta egin direnak Zerbait oihukatu orduko ahotsa galduko dut Lo gutxi eta dudak ta nerbioak eta dudak ta Idatziko ez ditudanak, ta sortutakoak Argia piztu orduko iluna desagertuko da
Badakizu, zalantzak besterik ez ditut Erdi naizela sentitu dut Berriz osoa izan nahi dut, izan nahi dut Gizakia eta dudak, emakumea eta dudak ta Lortu ez diren xedeak, bortxatu direnak Burmuinera heldu orduko burua galduko dut Ametsak eta dudak eta pozak eta dudak ta Beldurtzen duten egiak, gezur mingarriak Sutea hasi orduko errautzak besterik ez dira Behar beste negar egingo dut eta Sikatzen naizenean, birmoldatu Eta osotasuna lortu Osoa izan nahi dut