Bart eraman zuten Nire fruitua Eskuak atzean zituela lotuak Hire irrifarrak Galdu dik zentzua Eramanaz ene bihotz lapurtua Hik ez dakik zein den min sufritua Hezitako seme bat torturatua! Ez zaidak eskatu irrifar behartua Ez duk atzokoa gure oihua! Ez dute jakinen Zenbat negar tanta Euskaldun gehienok Ditugun hustuak
Gure ondotik eraman dituzten Lagun guztiak ditugu gogoan Ez daude hemen orain! Etxetik urrun non nahi! Gauak benetan ilun Lagunengandik urrun Zer naiz ni, zu izanik errudun? Beraien jokotik kanpo zaudelako Bizitza osorako kondenatua Inoiz konturatuko ote dira Hemen soberan beraiek daudela