Alkarrekin bat ginanean
Ardao eta larrosen sasoi haretan
Denpora astiroago pasatzen zanean
Gure baitan ekaitza egoanean
Gutun eta deien denporak ziran
Begietara begitu eta ulertzekoak
Besarkatzeko eta xuxurlatzekoak
Derrigor amaitu behar ziranak
Eta egun batetik bestera joan ziran
Joan ziran
Urte pilo bat pasatu dira
Baina gogoratu zaitut nik askotan
Otsoaren begi ilun eta sarkorrak
Dardara eragiten eustienak
Inoiz euki neban deitzeko asmoa
Zelan joango jatzu bizitza?
Entzun dot seme-alabak daukazuzala
Zugaz bizi dana berezia dala
Benetan dinotsut poztuten nauala
Baina halako batean
Zure deia watsapean
Zelan joatzu bizitza?
Geratuko ete gara, geratuko ete gara?
Eta taupadak topera
Joan nintzan zugana
Ikusi eta berehala
Ginan maiteminduak
Garai haretan bezala
Gaur zurekin nago, bizitza pasetan
Lagun barriekaz, hainbat kontzertutan
Bete barik itzi genduzan ametsak
Hogei urte beranduago betetzeko
Asmoagaz
Barriro gure arteko irribarreak
Gure berbarik bako mezu ezkutuak
Denpora hareetako erreferentziak
Gure bizitzako unerik politenak
Baina halako batean
Zure deia watsapean
Zelan joatzu bizitza?
Geratuko ete gara, geratuko ete gara?
Ea taupadak topera
Joan nintzan zugana
Ikusi eta berehala
Ginan maiteminduak
Garai haretan bezala