Gezurraren koloreak
Ugari ta dotoreak
Hona beren ohoreak
Zenbat aurpegi ote dituen
Interesaren loreak...
Zein baino zeintzu hobeak
Gure engainadoreak
Arantzadun traidoreak
Gezur zuria, hasteko
Ez daukagu ahazteko
Eskalafoian jauzteko
Suge zar batek asmatu zuen
Sagar bat janarazteko...
Ez zuen honenbesteko
Afanez guk ikasteko
Izango zanik usteko!
Noan zuritik beltzera
Apaiz jauna omentzera
Sotanapetik heltzera
Kristo guztia bidaltzen duzu
Satanastarren eltzera:
Zu hobea omen zera
Besteok goaz galtzera...
Gezurtiak kixkaltzera!
Ekoloji jazkerako
Berdea ere modako
Daukagu pixkaterako
Ideialetan kijote baina
Santxo ekintzetarako
-erosotu garelako-
Deusik ez da aterako
Gorri uste ta gordina
Ezker larrosen jardina!
Esperantza zen birjina...
Malamentean esposatzeko
Kasik hobe mutxurdina...
Aitzakia behar dina:
Haundien lujo berdina;
Pobrearentzat txardina!
Txuri-berde-ta-gorriak
Ere badina larriak
Erne begi-belarriak!
"oi euskalerri bihotzekoa"
Eskuak tripan jarriak...
Ikurrinaren neurriak
Balekizkite erdiak
Mesede luke herriak
Gezurraren ortzadarra
Lustraturiko txatarra
Nuen salatu beharra
Argi faltsuen hondabidean
Nora hoa, untzi zaharra?
Bilatu nahirik ifarra
Goldatzen duen izarra
Malkoz hazi zait bizarra