Mendian gora haritza
Ahuntzak haizean dabiltza
Itsasoaren arimak dakar
Ur gainean bitsa
Kantatu nahi dut bizitza
Usteltzen ez bazait hitza
Mundua dantzan
Jarriko nuke jainkoa banintza
Euskal herriko tristura
Soineko beltzen joskura
Txori negartiz bete da eta
Umorez hustu da
Emaidazue freskura
Ura eskutik eskura
Izarren salda urdina edanda
Bizi naiz gustora
Euskal herriko poeta
Kanposantuko tronpeta
Hil kanpaiari tiraka eta
Hutsari topeka
Argitu ezak kopeta penak heuretzat gordeta
Goizero sortuz bizitza ere
Hortxe zegok eta
Mundua ez da beti jai
Iñoiz tristea ere bai
Bainan badira mila arrazoi
Kantatzeko alai
Besteia datozen penai
Ez diet sunk bota nahi
Ni hiltzen naizen gauean behintzat
Egizue lo lasai