Mendi heze, ikurrin eder
Aske nahi zaitut aisian
Hamar gazteren lerdena
Makila luzez bidian
Mendi-bitxidor berdiok
Arin hor duaz kantari:
"Dana emon biyar yako
Maite dan askatasunari"
Gaztedi honen didarra
Bai dala didar zolija!
Aberri baten samiñez
Urduri dabil herrixa
Askatasun-goxalderuntz
Sugarrak dira basuak
Sugarra basuak eta
Zidar argixa itsasuak
Orduan hozte-aldera
Aberri-miñez kantari!:
"Dana emon biar yako
Maite den azkatasunari"
Gazte horreik goruntz duaz
Abesti ta ikurriñez
Lañuan baña tiro hotsak:
Bedartza dager odolez
Ikaraz duaz usuak
Mendixa dago ixillean
Hamar gazteren lerdena
Bizitza barik lurrean!
Eta iluntzeko bakian
Norbaitek darrai kantari:
"Dana emon biar yako
Maite dan azkatasunari"!