Geratzeko heldu zen , arterien mapan hedatzen ...
Hemen dut berriz , zainetan abiada hartzen dit
Ariman kabi , gorputzatalak erasan ahala zuzpertzen dizkit. Bihotzbegietan kilimak
Ameba erraietatik , kitzikaturik ezpain , aldaka , hezur eta azal , zakil eta eri
Harra erraietan , elkar elikatzen , nire soinuaren bare
Hemen dut berriz , zainetan , sukarra eragiten , sisteman eten
Arnas hartzea zeregin zaila inondik ere.
Kutsadura odoletan : ez da sendagairik , zenbat eta gehiago eman , gehiago eskatzen dit
Harrak pixkanaka hiltzen nau , ez dauka sekreturik , baina sentipenak hor dirau:
Gaitz hau da bizirik naizela sinistarazten nauen gezur hilkor , eder, alu bakarra
Beraz zu , engaina ezazu beste behin