Agur hitz bat Bizi printzak Agur hitz bat Agur hitz bat Bizi printzak Agur hitz bat Zilar emari adatsa Nork orraztu ez daukazun arren Bizipenen ildo zimurrak Kide izandakoaren hutsune Bazkalosteko solasak Ergel hutsak izar telebistan Abante bizian doaz Hondar-urte sentitzen direnak Mendez beteta segunduak Ahanzturaren lehendabiziko deiak Pare ezberdinak oinetan Ontzi erreak sukaldean Agur hitz bat zizelkatu balore galduen hilarrian Azkarregi doan mundu honen gurpil lohituetan Azken hitz bat zizelkatu hezur-mamizkoen bularretan "ni banoa baina zaindu
Zaindu zeuen tartekoak" Etorkizuna bera ere oroitzapenez da mozorrotzen Gezurretan dabil memoria Eta erabilera aspaldi galdu zuten hitz horiek Eder-ederrak iruditzen zaizkizu halere Inork gutxik estimatzen duen altxor hau Zurekin hondoratuko dela onartu behar Ozeano harro horretan Sakonera abisalean Herio deitzen den ahanztura horretan Bidesari horretan Atseden horretan Bizitza osoa lanean emanik Ordainetan ezer ez merezi duzunetik Zimelkor da lortutako guztia Mundu gara: bizi printzak Libratuko denik ez da Ziur izan