Haien berri onak gure berri txarrak direlako
Haien ametsak guretzat amets-gaiztoak direlako
Oihu egin nahi dot, arima urratu arte
Isiltasunaren ozenez
Gure egiak ere haienka bezainbeste
Balio dezake
Haientzat berria dena ahituta zaigulako
Haien hitz politek beti iraintzen gaituztelako
Oihu egin nahi...
Gurtzen ari diren jainkoetarik inork
Ez gaituelako inolaz salbatuko
Ulertezin zaien oinazetik
Libertade ezatik