pozik zirudien euriaren etorbidean
lorategiak zapaltzen eman dugu gaua
harlauzen gainean oin-hutsetan saihesten
euskaldunak dantzan jartzeko trabak gure beldurren lema astuna hartu pozik zirudien hodei ilunen kalian
poliki biluzten eman dugu gau osoa
marrazten hazi da teilatuen ingerada
ekarri marrubiak ezpainetara gure beldurren lema astuna hartu
eta lotsaren aingura hondoratu haize boladen mende bizi: izan botoirik sakatu ez tarte luze batez
helbide oro ahaztu
dena dekoratu bat dela onartuta
azalen itun ero bat sinatu pozik zirudien euriaren etorbidean
poliki biluzten eman dugu gaua