Pozik zirudien euriaren etorbidean Lorategiak zapaltzen eman dugu gaua Harlauzen gainean oin‐hutsetan saihesten Euskaldunak dantzan jartzeko trabak Gure beldurren lema astuna hartu Pozik zirudien hodei ilunen erresuman Poliki biluzten eman dugu gau osoa Hasia da marrazten teilatuen ingerada Ekarri marrubiak ezpainetara
Gure beldurren lema astuna hartu Eta lotsaren aingura hondoratu Haize boladen mende bizi: izan Botoirik sakatu ez tarte luze batez Helbide oro ahaztu Dena dekoratu bat dela onartuta Azalen itun ero bat sinatu Pozik zirudien euriaren etorbidean Poliki biluzten eman dugu gaua