Itsasoari begira egindako gogoeta batzuk dira Hurrengo bertsoak: Zazpi mendeko gauean gaude Gure loreetan sasi Irrintzi, oihu, ele ta ulu Marmario ta garrasi Haize enbata, brisa galerna Gaur garbi, bihar nahasi Xake taularen zuri beltzean Arrats gozo, egun gazi Ai itsasorik ez bageneuka Zeri so negarrez hasi? Gure zuhaitza landatu dugu Amildegi muturrean Adarrak daude ertzetik haruntz Sustraiak, berriz, lurrean Bihotz-hesteak estu helduaz Esku baten ahurrean Bertso berriak jartzera noa Bere indar laburrean Nola malko bat isuritzen den Itsasoaren aurrean Nola haizeak, ur azalean Eguzkiaren irteeran Nola kaioak, zorabioak Itsas enbata bezperan Pentsatzen nago gu ere berdin Ibiltzen ez ote geran Susmoa daukat gure Patua itsasoa ez dan? Libre ta zabal dugu aurrean
Baina ezin dugu edan Heldu herria sustraietatik Tira eta gora jaso Jarri kantauri aurrean eta Mantendu zutik hari so Ispilu hortan ikus gaitezen Herriz-herri, auzoz-auzo Zauriak gatzez itxi ditzagun Malkoak urez eraso Sano ta libre, irla txiki bat Salbatuko gara akaso Azken arnasa eman nahi nuke Eguna hiltzen ari da Azken arnasa eman nahi nuke Bertsoak entzuten dira Azken arnasa eman nahi nuke Kantari nator herrira Azken arnasa ematen dugu Eguzkitik eguzkira Azken arnasa eman nahi nuke Itsasoari begira Azken arnasa eman nahi nuke Eguna hiltzen ari da Azken arnasa eman nahi nuke Bertsoak entzuten dira Azken arnasa eman nahi nuke Kantari nator herrira Azken arnasa ematen dugu Eguzkitik eguzkira Azken arnasa eman nahi nuke Itsasoari begira