Ez gara ezer
eraikinak lokatzaren gainean haziak zeuden
beraz ez gara ezer, ezer
gure handinahia gurekin batera desagertu zen
Hoberenak ginen
gertatzen zen guztia kontrolatzen genuen
nagusiak ginelako
dena gure menpean izateaz gain
gehiago nahi genuen,
eta orduan hasi ginen...
Ezer,
eraikinak lokatzaren gainean haziak zeuden
beraz ez gara ezer, ezer
gure handinahia gurekin batera desagertu zen
Jakinmina piztu zen
gu zer ote garen
eta nondik gatozen
eta nora goazen
orduan bai guztia
kakazten hasi zen
ez ginen konturatu
berandu baino lehen
Ezer,
eraikinak lokatzaren gainean haziak zeuden
beraz ez gara ezer, ezer
gure handinahia gurekin batera desagertu zen
Denok desagertzeko arriskuan ginen
Arriskua pasa da, orain ez gara ezer