Beti izan duzu zure buruan konfidantza
egiten zenuen guztia, nahiz eta gaizki egina,
egiaren barkamena izango zenuela pentsatuz
Ta orain ikusten duzu egiaren bidea
ez dela beti bide zuzena, aldi batzutan
jakin behar da noiz hartu desbideraketa
egiaren zentzuak alde batera utzita
Egiaren barkamena bilatzeak eraman
zaitu azpikeri inguru batera
Zure ekintzak egiarekin justifikatzeak
erakutsi dizu batzutan okerra dela
Ez dituzu berriro begiak itxiko
ez zara berriro eroriko
orain atera zaren putzuan