Aurpegia estaltzera beharturik
haurrak erditzeko soilik
zapalduta zeuden eta
orain nehi dituzue hilik
Betiko moduan jarraituz
aurrera beharrean atzeruntz
Erlijioa lege egin eta
eskubideak bortxatuz.
profetaren hitzak sobera
Escriva-ren obraren modura
Jainko zakildunak
eme errudunak
Gizonezkoen grinak asetzeko
s**u eskubideak ukatzen
Heriotz zigorra onartzeko
katixina berriak asmatzen
Ekialde edo mendebaldean
jainko guztien nahia ageri
Guztion erruak epaitzean
adan zintzoa, Eba pekatari