Suak uraru muxuak ematen zizkion atalaietan Baina maitasun urruna da lurruna su ezpainetan Gaua zabala ta laua argi izpi bat da gogoen zubi Goian ilaren argia zaindari bakarra gauean zuri Mendi guzietan gaindi doa oihu baten oihartzunean Azken kantu baten hitza entzungabekoa behar zenean Kanta suari txinparta piztuko bazaio kanta neguan Ura malkoen modura zerutik lurrera datorrenean ERREPIKA: Egunon! Hau egun ederra Euria ari du, baina ederra da Plazetan, putzutik putzura Saltoka doazen ero batzuk gara