Canta U Populu Corsu - Euskal Herria lyrics

Published

0 220 0

Canta U Populu Corsu - Euskal Herria lyrics

Arrosako zolan kantu zirimolan Nahiz eta telebistan ez gaituzten modan, Euskararen garra, lokarri azkarra, Gau ilun honetako gure artizarra Zazpiehun langilez, sutsu ta ekilez Oraina ta geroa ez ditaizke berez, Kontzertu honen bidez, musika eztiez, Euskal izen ta izana, betikotz bat bitez! Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa Gustua galtzea ere zer dugun errexa! Kendu nahi digute, bihotz ta bertute, Izaki klonikoak egin nahi gaituzte Jo dezagun bada, goraki aldaba Multinazional hoien herria ez gara, Bretoi ta kortzikar, kanak ta okzitanda Nor bedera izateko har dezagu indar! Munduko herrien ta irrati libreen Bilgune goxoa guk dugu urtero hemen Uhainen ildoan, asmoak geroan Elkarren ezagutza daukagu gogoan, Munduko erronkak, herrien borrokak Bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak, Dantza ta irria, kantuz ilargia