Tren geltoki zaharrean zai nago Zure irrifarra oroitu nahian Baina euriak bustita Galduz doaz ene taupada ixilak Gauean murgildu zen tren hotsa Bakarrik utziz nire bihotza Muxu bero bat masailan Ta leportik zapi goxo bat zintzilik Iragana hil baino lehen Esaidazu arren Nora jo non maita zaitzaket Iragana hil bada ere Esaidazu arren Nora jo non aurki zaitzaket Ziur nago berandu ez dela Irakurri dut ortzean Ilargia izkutatuz doa Zure begi etsietan Tren geltoki zaharrean zai nago Zure irrifarra oroitu nahian Baina euriak bustita
Galduz doaz ene taupada ixilak Gauean murgildu zen tren hotsa Bakarrik utziz nire bihotza Muxu bero bat masailan Ta leportik zapi goxo bat zintzilik Iragana hil baino lehen Esaidazu arren Nora jo non maita zaitzaket Iragana hil bada ere Esaidazu arren Nora jo non aurki zaitzaket Hitzez nola azaldu ez dakit Barnean dudan samina Erbesteratuen artean Halaxe omen da herrimina Iragana hil baino lehen Esaidazu arren Nora jo non maita zaitzaket Iragana hil bada ere Esaidazu arren, esaidazu arren Nora jo non aurki zaitzaket