Furra, furra, fandangoa
Hortxe duzu fandangoa
Geure gustokoa
Gaur goizean jeiki naiz
Suerte onean
Tanke bat topatu dut
Neure kafesnean;
Ez dakit zer daukagun
Bake ala gerra
Bainan nik badaezpadan
Egin dut puzkerra
Zerbait egitekotan
Zuzen eta artez
Zorri bat garbitu dut
Ur pistola batez
Orain galdurik nago
Beldurrez beteta
Muniziorik gabe
Gelditu naiz eta
Neure arma bakarra
Dut akordeoia
Hauspoari eraginez
Dirudi leoia;
Eskua jaten badit
On egin dezaion
Cervantsei holakorik
Gertatu zitzaion
Eta orain banoa
Berriro ohera
Bila ez badatozkit
Lolo egitera;
Bihar ikusiko da
Zer dagoen berri
Jakintsuenak ere
Ezin du igerri