Bizitza osoa minutu batean
Ezer-ezera heldu zaizula ikustean
Ez dakizu zeri heldu zer pentsatu
Beraiek dira arauak oraingo honetan
Zure jokabidea ez dute gustoko
Zuk sentitzen duzuna berdin zaielako
Aurpegi osoa odolez betea
Lortuko ote duzu aske izatea
Zutaz uste dutena egia ez delako
Betiko ipuin faltsua saldu dietelako
Zer egin dezakegu bizirik jarraitzeko
Esateko duguna entzun nahi ez dutelako
Bizitza
Borroka
Delako