Zugan sinisten ez duzun uneetan Entzun barreneko ahots xume hau Konpromezu ta kontraesanetatik Azaleratzen den garraxi isil hau Senti zazu disdira bat itzaletan Hitzak lehertzen direnean Behin da berriz ezintasunen gainetik Aske irauten dugula senti zazu Itxaropena ezin da giltzatu Gure bihotz minduetan libre da Zigortu arren bat egiten gaitu Malko bakoitzean, pausu bakoitzean Senti zazu disdira bat itzaletan
Hitzak lehertzen direnean Behin da berriz ezintasunen gainetik Aske irauten dugula senti zazu Bisetako mosuetan Umeen irrifarretan Hainbeste maite ditudan Zure begi tristeetan Ahots isil hau entzun Itzaletatik entzun Bihotz taupadak entzun Senti nazazu gertu Senti zazu disdira bat itzaletan Hitzak lehertzen direnean Behin da berriz ezintasunen gainetik Aske irauten dugula senti zazu