Begiztatuz ene esku latzetan
Lanaren isla gaziak
Galdu da umetasuna
Esan non den orain jolase mundua
Niretzat hain ezkutua, hain ezezaguna da
Hain da, non dago?
Handi-mandiek lapurtu egin dabez
Zurezko zaldi txuri polittek
Zaila, hain da bizia
Honen ordez meatz beltz gordinek
Dute omen alderdi guztien
Eta zaila, hain da zaila ekina
Noa, zinez noa, alaitasunez noa
Umetasunera
Umetasun kimu berri horiek
Ahantzitako anpulu ilunek
Opari lez honako hau dakarte
Alaitasuna, honako hau dakarkigute
Hau da, hau bai bai bai bai bai bai, erregalia
Noa, zinez noa alaitasunez noa
Umea izatera
Noa umegaia izatera, maitasun osoz noa
Ume lez jolastera
Adeitasunez noa, zinez noa
Alaitasunez noa, zinez noa, umetasun honetan