Batetikan bestera
Norabidea galduta
Ero baten moduan
Ibilitzeaz nazkatuta
Begi horien indarrak
Liluratu ninduen
Zure hitzek eta alkoholak
Falta zena jarri zuten
Itsasora begira
Iluna nagusi
Kresal hautsi aurpegian
Gogoeten iturri
Ez une hau apurtu
Ez egin galderarik
Gauak elkartu duena
Egunak aska dezan utzi
Eta gau horretan esan zenidan itsasoak harkaitz gogorrena garai dezakela!
Eta gau horretan esan zenidan zure baitan borrokan ari zen itsaso bat zela!
Eskaileretan gora
Argiak itzalita
Segi dezagun jolasa
Hamaika fereken dantza
Ez une hau apurtu
Ez egin galderarik
Gauak elkartu duena
Egunak aska dezan utzi
Eta gau horretan esan zenidan itsasoak harkaitz gogorrena garai dezakela!
Eta gau horretan esan zenidan zure baitan borrokan ari zen itsaso bat zela!
Ez une hau apurtu
Ez egin galderarik
Gauak elkartu duena
Egunak aska dezan utzi
Eta gau horretan esan zenidan itsasoak OLATUEN INDARRAZ harkaitz gogorrena garai dezakela!
Eta gau horretan esan zenidan zure baitan borrokan ari zen itsaso bat zela!