Goizero ispilu aurrean
Ezpainak, begiak, masailak
Makilatzen ditut itxuan
Oinazea estali nahian
Lantokian, kaleetan
Irrifar behartuak
Dena ondo dago inguruan
Dena gaizki ote nire buruan?
Goizetan ispiluan makilatua
Kalera polit makilatua
Zuentzat soilik makilatua
Emakume makilatua!
Gauero berriz etxean
Makilatzen duzu ene duintasuna
Zer izango ote da
Gaizki egin dudana oraingoan?
Telebistan, egunkarietan
Jadanik ez da berria
Beste emakume bat izan da
Gizarteak eraila
Gauetan sukaldean makilatua
Ohera ubel makilatua
Zu gatik beti makilatua
Emakume makilatua!