Hemengoa ez naiz eta ez daukat abizen
Baskorik
Ez eta norbaitek zioen bezala odol
Emankorrik
Baina hemengo hizkuntza gustora ikasi dut
Eta euskal gizartean nago murgildurik
Zeren nere koloreak eta nere jatorriak
Herri honetan ez bait dute garrantzirik
Uoioioi, uaiaiai, euskadi antirrazista
Uoioioi, uaiaiai, ska antifaxista
Oso harro daramat aforbasko nortasuna
Eta ulertzen dut euskal tribuen batasuna
Baina munduko herri zapaldu guztietan
Errealitate ezberdina eta borroka berdina
Beraz egin dezagun matxinada mundiala
Deusezteko erabat banka eta kapitala
Mundu honetakoek lapurtu zenuten guztia
Eta orain bueltatuko diguzue bizia
Hirugarren Munduan ez dago bizitzerik
Ito gaituzuenez ez dugu ezta haizerik
Beraz arnasa hartzera gatoz zure etxera
Bueltatzeko berriro mundu berri batera