Oraindik ez ditugu entzuten
jarraitzen dugu ikusi gabe
dioten errealitatea
iluna bezain argia.
Lur azpiko ahotsak dira
izen gabeko gorpuak
haiek ikasi zutena
eta irakatsi igutena
Ez ote dugu erabiliko
lurgaineko burmuinetan
histori bera berriro
errepikatu beharrean
Milaka lagun usteltzen
maite zituzten lurretan
horixe izan da beraien
sakrifizioaren ordaina.
Baina hala ere behin eta berriz
bide berbera hartzen dugu
ta entzuten dugun ahots bakarrak
haikein biltzera deitzen gaitu
Lur Azpiko Ahotsak